5. Dohatsua da urricalcen eta maileguz ematen duen guiçona! Bere solas guciac adimendurequin aphaincen ditu;
6. Hargatic ez da behinere kordocatua içanen.
7. Prestua bethi gucian içanen da orhoitzapenetan; gaizqui ençute beldurric ez du içanen. Jaunaren baithan iguriquitzera dago haren bihotza;
8. Haren bihotza gothortua da; ez da kordocatuco bere etsaiac heciac ikusi arteo.
9. Barraiatu, beharrei eman du bere içana; haren çucentasunac menderen mendetan du iraunen; haren adarra ospetara içanen da goratua.
10. Gaixtaguinac ikusico du eta hasarretuco da; carrascatuco ditu horçac eta ihartuco da: galduco da bekatoreen lehia.