Psalmoac 111 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Lauda Jauna, Agjeoren eta Çacariasen bihurpenaz. Dohatsu Jaunaren beldur den guiçona! Haren manamenduetan guciz laket dena.

2. Lurraren gainean ahaldun içanen da haren ganicaco ondoregoa: benedicatuac içanen dira prestuen umeac.

3. Ospea eta aberastasunac haren etchean içanen dira, eta menderen mendetan iraunen du haren çucentasunac.

4. Ilhumbeetan prestuei argui bat ilki çaiote: Jauna urricalcor, urricalmendutsu eta çucena da.

5. Dohatsua da urricalcen eta maileguz ematen duen guiçona! Bere solas guciac adimendurequin aphaincen ditu;

6. Hargatic ez da behinere kordocatua içanen.

7. Prestua bethi gucian içanen da orhoitzapenetan; gaizqui ençute beldurric ez du içanen.       Jaunaren baithan iguriquitzera dago haren bihotza;

8. Haren bihotza gothortua da; ez da kordocatuco bere etsaiac heciac ikusi arteo.

9. Barraiatu, beharrei eman du bere içana; haren çucentasunac menderen mendetan du iraunen; haren adarra ospetara içanen da goratua.

10. Gaixtaguinac ikusico du eta hasarretuco da; carrascatuco ditu horçac eta ihartuco da: galduco da bekatoreen lehia.