Sophoniasen Profecia 3:14-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Siongo alaba, canta çatzu laudoriozco cantuac; bozcariotan sar çaite, Israel; boz çaite eta çure bihotz oroz jauz çaite, Jerusalemgo alaba.

15. Jaunac hautsi du çure contraco erabaquia; iraici ditu çure etsaiac: Israelgo erregue, Jauna çure erdian dago, ez duçu guehiago gaitzaren beldurric içanen.

16. Egun hartan erranen çaio Jerusalemeri: Ez içan beldurric; eta Sioni: Ez beitez erki çure escuac.

17. Çure Jainco Jauna hazcarric dago çure erdian; berac salbaturen çaitu: bozcarioz da bozturen çure gainean; çure amodioan du goço harturen; çure gainean çure esquer onetaco cantuen atseguinez da jauciren.

18. Bilduren ditut leguetic urrundu diren çoroac, ceren çure haurretaric baitziren, ez deçaçun guehiago hequien ariaz içan laidoric.

Sophoniasen Profecia 3