12. Eta çure erdian utzico dut populu bat beharra eta buluça, eta Jaunaren icenean içanen du bere phesquiça.
13. Israelgo ondarrac ez dire tzarquerian harico, ez-eta gueçurrez minçatuco; mihi cimarkutsua ez da hequien ahoan aurkituco; ceren hequiec baquean baitire alhatuco eta etzanen, eta nihor ez baita içanen hequien icitzeco.
14. Siongo alaba, canta çatzu laudoriozco cantuac; bozcariotan sar çaite, Israel; boz çaite eta çure bihotz oroz jauz çaite, Jerusalemgo alaba.
15. Jaunac hautsi du çure contraco erabaquia; iraici ditu çure etsaiac: Israelgo erregue, Jauna çure erdian dago, ez duçu guehiago gaitzaren beldurric içanen.