Santiago 4:6-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Aitzitic du gratia handiagoa emaiten, halacotz dio, Iaincoac vrgulutsuey resistitzen draue, eta humiley gratia emaiten.

7. Çareten bada suiet Iaincoaren, resisti ieçoçue deabruari, eta ihes eguinen du çuetaric.

8. Hurbil çaquitzate Iaincoari, eta hurbilduren çaiçue: garbitzaçue escuac, o bekatoreác, eta purificaitzaçue bihotzac, o gogo doblatacoác.

9. Affligi çaitezte eta eguiçue lamentatione eta nigar: çuen irria nigarretara conuerti bedi, eta çuen alegrançá tristitiatara.

10. Humilia çaitezte Iaunaren aitzinean, eta goraturen çaituzté.

11. Elkarren contra etzaiteztela gaizqui minça, anayeác: anayearen contra minço denac, eta bere anayea condemnatzen duenac, Leguearen contra gaizqui erraiten du, eta Leguea condemnatzen du: eta baldin Leguea condemnatzen baduc, ezaiz Leguearen eguile, baina iuge.

Santiago 4