11. Elkarren contra etzaiteztela gaizqui minça, anayeác: anayearen contra minço denac, eta bere anayea condemnatzen duenac, Leguearen contra gaizqui erraiten du, eta Leguea condemnatzen du: eta baldin Leguea condemnatzen baduc, ezaiz Leguearen eguile, baina iuge.
12. Legue eçarlea bat da salua eta gal ahal deçaquena: hi nor aiz bercea iugeatzen duana?
13. Eya orain erraiten duçuenác, Egun edo bihar ioanen gara hiri batetara, eta egonen gara han vrthebat, eta merkatalgoa eguinen dugu, eta irabaciren dugu:
14. Eztaquiçuelaric biharamunean cer içanen den: ecen cer da çuen vicia? ecen appur batetacotz aguertzen eta guero deseguiten den vaporebat da.