1. Bethor, ene bihotzecoa bere baratzera, eta jan beça bere sagarretaco fruitua. Ethorri naiz ene baratzera, ene arreba, ene esposa: bildu içan dut ene mirra ene balsamuequin: jan dut bresca ene eztiarequin: edan dut ene arnoa ene esnearequin: jan çaçue, adisquideac, eta edan çaçue, eta hordi çaitezte, ene bihotzecoac.
2. Lotan naiz, eta ene bihotza atzarria dago: ai! ene bihotzecoaren minçoa! Berac jotzen darot athea, dioelaric: Idequi diçadaçu, ene arreba, ene maitea, ene usoa, ene nothagabea; ecen burua dut ihincez bethea, eta ileac gauetaco ur-xortez.
3. Eraunci içan dut ene soina, nola jaunciren dut berriz? Garbitu içan ditut çangoac, nola lohi berriz?
4. Ene bihotzecoac escua cirritutic sarthu du, eta ene barnea laztu du haren uquitzeac.