Salomonen Cantiquetaco Cantica 4:2-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Çure horçac dira ardi murriztuac iduri, ithurrian garbituric mendirat igan direnean, guciac ume biritchiequin, eta ançuric ez da hequietan;

3. Çure ezpainac escarlatazco xingola bat iduri; çure minçoa eztia da. Nolacoac baitira mingranaren bi erdiac, halacoac dira çure bi mathelac, barnean gordea denic aiphatu gabe.

4. Çure lephoac iduri du Dabiden dorrea, hazcargailuequin eguina: mila erredola dilindan daude hartaric, eta hazcarren harmagailu gucia.

5. Çure bi bulharrac dira lilien artean alhatzen diren orkatzaren bi ume biritchiac iduri.

6. Eguna argui, eta ilhuna sunsi dadien arteraino, goanen naiz mirraco mendira eta isensuco aldapara.

7. Gucia çare ederra, oi ene maitea, eta itzalic ez da çu bait han.

Salomonen Cantiquetaco Cantica 4