Salomonen Cantiquetaco Cantica 4:1-4 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ceinen çaren ederra, oi ene maitea, ceinen çaren ederra! Usoaren beguiac ditutzu, barnean gordea denic aiphatu gabe. Çure ileac dira Galaadeco menditic igan diren ahunz-arthaldeac iduri.

2. Çure horçac dira ardi murriztuac iduri, ithurrian garbituric mendirat igan direnean, guciac ume biritchiequin, eta ançuric ez da hequietan;

3. Çure ezpainac escarlatazco xingola bat iduri; çure minçoa eztia da. Nolacoac baitira mingranaren bi erdiac, halacoac dira çure bi mathelac, barnean gordea denic aiphatu gabe.

4. Çure lephoac iduri du Dabiden dorrea, hazcargailuequin eguina: mila erredola dilindan daude hartaric, eta hazcarren harmagailu gucia.

Salomonen Cantiquetaco Cantica 4