6. Haren aphecetan ciren Moise eta Aaron, eta haren icenari dei eguiten çarotenen arteco cen Samuel; Deitzen çuten Jauna, eta harec ençuten cituen;
7. Hedoiezco habetic minçatzen çatzaioeten. Beguiratzen cituzten haren manamenduac, eta harec eman çaroeten leguea.
8. Gure Jainco Jauna, çuc cintuen ençuten; Jaincoa, beguithartez egon çatzaiote, aspercen cinenean ere hequien asmu makur guciez.
9. Gorets çaçue gure Jainco Jauna, eta adora çaçue bere mendi sainduan; ecen saindua da gure Jainco Jauna.