Psalmoac 95:7-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Bihur dioçoçue Jaunari, oi jendaien herriac, bihur dioçoçue Jaunari ospe eta ohore;

8. Bihur dioçoçue Jaunari bere icenaren ospea.       Har çatzue bitimac eta sar çaitezte haren lorioetan;

9. Adora çaçue Jauna bere lorio sainduan.       Lurra oro ikara bedi haren aitzinean:

10. Erraçue jendaietan, Jauna erreguetu dela.       Ecen çucendu du lurraren ingurua, ceina ez baita kordocaturen; populuac çucentasunean juiatu ditu.

11. Goihera beitez ceruac, eta bozcarioz jauz bedi lurra; iharros beitez itsasoa eta haren barnecoac;

12. Boz beitez bazterrac eta hequietan direnac oro.       Orduan oihanetaco çuhamu guciac bozcarioz jaucico dira

13. Jaunaren aitzinean, ceren heldu den, ceren heldu den lurraren juiatzera.       Lurra juiatuco du çucentasunean; populuac juiatuco ditu bere eguiaren arabera.

Psalmoac 95