Psalmoac 95:3-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Jendaien artean oihu eguiçue haren ospea, populu gucietan haren sendagailac

4. Ceren Jauna handi baita eta guciz goihesgarri, jainco gucien gainetic ikaragarri,

5. Ecic debru dira jendaien jainco guciac; bainan Jaunac eguin ditu ceruac.

6. Haren aitzinean dira aithorra eta edertasuna; haren sainduteguian, saindutasuna eta handitasuna.

7. Bihur dioçoçue Jaunari, oi jendaien herriac, bihur dioçoçue Jaunari ospe eta ohore;

8. Bihur dioçoçue Jaunari bere icenaren ospea.       Har çatzue bitimac eta sar çaitezte haren lorioetan;

9. Adora çaçue Jauna bere lorio sainduan.       Lurra oro ikara bedi haren aitzinean:

10. Erraçue jendaietan, Jauna erreguetu dela.       Ecen çucendu du lurraren ingurua, ceina ez baita kordocaturen; populuac çucentasunean juiatu ditu.

11. Goihera beitez ceruac, eta bozcarioz jauz bedi lurra; iharros beitez itsasoa eta haren barnecoac;

12. Boz beitez bazterrac eta hequietan direnac oro.       Orduan oihanetaco çuhamu guciac bozcarioz jaucico dira

Psalmoac 95