Psalmoac 90:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Dabiden canticaco laudorioac.       Guciz-Goraren lagunçaren azpian egonen dena, ceruco Jaincoaren gueriçan gueldituco da.

2. Jaunari erranen dio: Çu çare ene gueriça, ene ihes-lekua. Ene Jaincoa da, haren baithan içanen da ene iguriquitza;

3. Ecen harec atheratu nau ihiztarien arteetaric eta solas gaixtoetaric.

4. Bere soinaz itzal eguinen darotzu, eta haren hegalpean egonen çare phesquicetan.

5. Haren eguiac inguratuco çaitu erredola batez; etzare beldur içanen ez gabazco lazturaren,

6. Ez egunaz dihoan gueciaren, ez ilhumbeetan dabilan eguitecoaren, ez oldarraldien, ez-eta egüerdico debruaren.

7. Çure ezquerrean erorico dira mila, eta escuinean hamar mila; ez da ordean bat hurbilduco çuri.

Psalmoac 90