Psalmoac 9:6-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Açurriatu ditutzu jendaiac, eta gaixtaguina galdu da; bethico eta menderen mendetaco eceztatu duçu hequien icena.

7. Etsaiaren ezpatec bethicotzat galdu dute beren indarra; urratu ditutzu hequien hiriac.       Harramancequin galdu da hequien orhoitzapena;

8. Bainan bethi gucian dirau Jaunac. Juiatzecotzat xuxendu du bere tronua;

9. Çucembidean juiaturen du berac lurra; çucenaren arabera juiaturen ditu populuac.

10. Jauna beharraren ihes-leku eguin da, haren lagunça behar-ordu eta hesturetan.

11. Çure icena eçagutzen dutenec, çure baithan içan beçate beren iguriquitza, ceren ez baititutzu bazterrerat utzi çu bilhatzen çaituztenac, Jauna.

12. Canta çaçue Sionen dagoen Jauna; jendaien artean eçagutaraz çatzue haren arthac;

6. Ecen bere bihotzean erran du: Ez naiz guiçamendetan kordocatua içanen, etzait asturugaitzic guerthatuco.

7. Madaricionez bethea da haren ahoa, uherduraz eta cimarkuz; nekea eta oinhacea haren mihi azpian daude.

8. Aberatsequin egoten da celatetan; çokoetan, hobengabearen hilcea gatic.

9. Beguia daduco jende beharrari; celatac leku itsuan hedatzen diozca, lehoinac bere cilhoan beçala.       Celatac hedatzen ditu beharraren larrutzeco, beharra larrutzeco bereganatzen duelaric.

10. Bere sarean lurrera arthiquico du, makurtuco eta erorico da, noiz-ere nausitua baititaque beharrei.

11. Ecen erran du bere bihotzean: ahanci çaio Jaincoari; beguiac aldaratzen ditu, batere ez ikusteco.

12. Jaiqui çaite, Jainco Jauna, gora bedi çure escua; ez ahanz beharrac.      

Psalmoac 9