39. Çuc ordean hastandu, erdeinatu eta urrundu duçu çure Cristo.
40. Hautsi duçu çure cerbitzariarequilaco patua, lurrean profanatu duçu haren sainduteguia.
41. Urratu ditutzu haren inguruco hesiac; icialdura eçarri duçu haren hazcargailuetan.
42. Larrutu dute bidean iragaiten ciren guciec; laidagarri eguin da bere hauçoençat.
43. Goratu duçu hura çaphatzen dutenen escuina; bozcariotan eçarri ditutzu haren etsai guciac;
44. kendu dioçu bere ezpataren lagunça, eta ez duçu guerlan lagundu;
45. kendu duçu bere distiratic, eta lurrean phorroscatu duçu haren alkia;
46. Gutitu ditutzu haren iraupeneco egunac; ahalquez estali duçu.
47. Noiz arteo, Jauna, azqueneraino aldaratzen othe duçu beguithartea? noiz arteo sua beçala ketan egonen da çure hasarrea?
48. Orhoit çaiteci cer den ene içatea; ecen alferretan eguin othe ditutzu guiçaseme guciac?