Psalmoac 84:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Azqueneraino, Coreren semeei psalmoa.

2. Jauna, benedicatu duçu çure lurra; gathibutasunetic atheratu duçu Jacob.

3. Çure populuari barkatu dioçu bere bekatua; estali ditutzu hequien hoben guciac.

4. Eztitu duçu çure hasarre gucia, hequien gainetic aldaratu duçu çure hasarrearen kea.

5. Jaincoa, gure salbatzailea, bihurraraz gaitzatzu, eta gure gainetic aldara çaçu çure hasarrea.

6. Bethiraino hasarre egonen othe gatzaizquigu, edo çure hasarrea guiçalditic guiçaldira hedaturen othe duçu?

7. Jaincoa, itzuliric emanen darocuçu bicia; eta çure populua çure baithan da bozturen.

Psalmoac 84