Psalmoac 83:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Azqueneraino, dolhareetaco, Coreren semeençat psalmoa.

2. Armadetaco Jauna, cein diren maithagarri çure tabernacleac!

3. Ene arima lehiatzen eta iraunguitzen da Jaunaren lorioetan.       Ene bihotza eta haraguia bozcariatu dira Jainco bicia baithan;

4. Ecen etchexoriac atzematen du non egon eta ttorttoilac ohance bat, non eçar bere umeac;       Eta nic çure aldareac, oi armadetaco Jaincoa, ene erregue eta ene Jaincoa.

5. Dohatsu çure etchean beren egoitza dutenac, Jauna! Menderen mendetan laudatuco çaituzte.

6. Dohatsu guiçona, ceinaren lagunça çure ganic heldu baita! Bere bihotzean aphaindu ditu igambideac,

7. Nigarretaco haran huntan, Jaincoac bereci duen egon-lekura.

8. Ecen legueguileac emanen du bere benedicionea; berthutetic berthutera goanen dira; jaincoen Jaincoa ikusico dute Siongo gainean.

Psalmoac 83