3. Ura beçala ixuri dute hequien odola Jerusalemen inguruan; eta nihor ez da içan hequien ehorzteco.
4. Bilhacatu gare gure hauçoen laidagarri, gure ingurutan direnen erdeinagarri eta irrigarri.
5. Noiz arteo, Jauna, egonen çare samur? azqueneraino othe? çure karra bethi egonen othe da sua beçala erretzen?
6. Ixuraçu çure hasarrea eçagutzen etzaituzten jendaien gainera, eta çure icena deitzen ez duten erresumetara;
7. Ceren iretsi baitute Jacob, eta desmasiatu haren lekua.
8. Ez beçaiteci orhoit gure bekatu çaharrez; laster aitzin bequizquigu çure urricalmenduac, ceren hainitz behar eguinac baicare.
9. Lagun gaitzatzu, Jaincoa, gure salbatzailea; çure icenaren ospetan libra gaitzatzu, Jauna; gure bekatuei jabal çaquizquiote çure icenaren gatic;
10. Beldurrez-eta jendaietan erran deçaten: Non da horien Jaincoa? eta gure beguien aitzinean jendaietan aguer bedi Çure cerbitzarien odol ixuria içan denaren aspercundea:
11. Gathibuen auhenac hel beitez çure aitzinera. Çure besoaren handitasunaren arabera, jabe çaite hilac içan direnen haurrez.