Psalmoac 78:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Asaphen psalmoa.       Oi Jaincoa, etsaiac ethorri dira çure primançara, lohitu dute çure templo saindua, eta Jerusalem eçarri dute fruitu çainceco etcholatzat.

2. Çure cerbitzarien gorphutz hilac jaterat eman daroezte ceruco hegastinei, eta çure sainduen haraguiac lurreco basabereei.

3. Ura beçala ixuri dute hequien odola Jerusalemen inguruan; eta nihor ez da içan hequien ehorzteco.

4. Bilhacatu gare gure hauçoen laidagarri, gure ingurutan direnen erdeinagarri eta irrigarri.

5. Noiz arteo, Jauna, egonen çare samur? azqueneraino othe? çure karra bethi egonen othe da sua beçala erretzen?

6. Ixuraçu çure hasarrea eçagutzen etzaituzten jendaien gainera, eta çure icena deitzen ez duten erresumetara;

7. Ceren iretsi baitute Jacob, eta desmasiatu haren lekua.

8. Ez beçaiteci orhoit gure bekatu çaharrez; laster aitzin bequizquigu çure urricalmenduac, ceren hainitz behar eguinac baicare.

9. Lagun gaitzatzu, Jaincoa, gure salbatzailea; çure icenaren ospetan libra gaitzatzu, Jauna; gure bekatuei jabal çaquizquiote çure icenaren gatic;

Psalmoac 78