Psalmoac 73:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Asaphen aditza.       Oi Jaincoa, cergatic bethico hastandu gaituçu? çure hasarrea sutan jarri da çure hespileco ardien contra.

2. Orhoit çaiteci, hastetic goçatu duçun çure bilkuaz.       Berrerosi duçu çure primançaco makila, Siongo mendia ceintan eguin içan baituçu çure egoitza.

3. Goiti çatzu çure escuac hequien hampurusquerien eragozteco: etsaiac cembat gaixtaqueria ez du eguin çure leku sainduan!

4. Çu gaitzets çaituztenec beren buruac espantatu dituzte çure besta-buruaren erdian.       Beren banderac eçagutzaritzat eçarri dituzte haren gainean,

5. Nola ilki-bidean, eta etzaquiten cer hari ciren.       Çuhaitz oihanean beçala, haizcoraz

6. Hautsi dituzte han berean hango atheac; haizcoraz eta marteluaz hura lurrerat arthiqui dute.

7. Suz erre dute çure sainduteguia, lurrean lohitu dute çure icenaren tabernaclea.

8. Hequien ahaidegoac batean erran du bere bihotzean: Lurretic gueldiaraz detzagun Jaincoaren besta guciac.

9. Ez dugu guretzateco sendagailaric ikusten, guehiago ez da profetaric eta Jaincoac ez gaitu guehiago eçagutzen.

10. Oi Jaincoa, noiz arteo etsaia iroica harico çaiquigu? noiz arteo azquenecotz ixterbeguiac burhoca hasarrearacico du çure icena?

11. Certaco aldaratzen dituçu çure escua eta çure escuina alde bat çure bulharretic?

Psalmoac 73