Psalmoac 72:16-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Uste nuen ardietsico nuela hori nola çaitequeen: bainan lan gaitza nuen aitzinean,

17. Jaincoaren sainduteguian sar nindedien eta eçagut neçan arteo gaixtaguinen akabança.

18. Eguia da horrela eçarri ditutzula beren malçurquerien gatic; goratzen cirenean, eragotzi ditutzu.

19. Nola erori dira inconiamendura? bat-batean iraunguitu dira, beren gaixtaqueria gatic galdu dira.

20. Atzarcen direnen ametsa beçala, Jauna, çure hiritic eceztatu duçu hequien iduria.

21. Hargatic sugartu da ene bihotza, eta mudatu dira ene guelçurrinac;

22. Eta ni ezdeustua içan naiz, nola ez daquidala.

23. Abere baten pare eguina naiz çure aitzinean; eta halere çurequin guelditu naiz.

24. Iduqui darotaçu escua, ene escuina; çure gogara eraman nauçu eta ospetsuqui iharduqui;

25. Alabainan cer da enetzat ceruan, eta çutaz berceric cer nahi içan dut lurrean?

Psalmoac 72