Psalmoac 72:13-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Eta erran dut: Ariaric gabe garbitu dut beraz ene bihotza, eta garbi direnen artean xahutu ditut escuac;

14. Ecen egun gucian açotatua içan naiz, eta goicetic hasi da ene açurrialdia.

15. Erran baneça: Horrela minçatuco naiz, huna non çorotzat athera neçaqueen çure haurren andana gucia.

16. Uste nuen ardietsico nuela hori nola çaitequeen: bainan lan gaitza nuen aitzinean,

17. Jaincoaren sainduteguian sar nindedien eta eçagut neçan arteo gaixtaguinen akabança.

18. Eguia da horrela eçarri ditutzula beren malçurquerien gatic; goratzen cirenean, eragotzi ditutzu.

19. Nola erori dira inconiamendura? bat-batean iraunguitu dira, beren gaixtaqueria gatic galdu dira.

20. Atzarcen direnen ametsa beçala, Jauna, çure hiritic eceztatu duçu hequien iduria.

21. Hargatic sugartu da ene bihotza, eta mudatu dira ene guelçurrinac;

Psalmoac 72