12. Huna non bekatore horiec nasaician diren beren mendean, eta aberastasunac bildu dituzte.
13. Eta erran dut: Ariaric gabe garbitu dut beraz ene bihotza, eta garbi direnen artean xahutu ditut escuac;
14. Ecen egun gucian açotatua içan naiz, eta goicetic hasi da ene açurrialdia.
15. Erran baneça: Horrela minçatuco naiz, huna non çorotzat athera neçaqueen çure haurren andana gucia.
16. Uste nuen ardietsico nuela hori nola çaitequeen: bainan lan gaitza nuen aitzinean,
17. Jaincoaren sainduteguian sar nindedien eta eçagut neçan arteo gaixtaguinen akabança.
18. Eguia da horrela eçarri ditutzula beren malçurquerien gatic; goratzen cirenean, eragotzi ditutzu.
19. Nola erori dira inconiamendura? bat-batean iraunguitu dira, beren gaixtaqueria gatic galdu dira.
20. Atzarcen direnen ametsa beçala, Jauna, çure hiritic eceztatu duçu hequien iduria.