Psalmoac 72:10-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Hargatic ene populua horrat itzulico da; eta egun betheac atzemanen dira hequien baithan.

11. Eta erran du: Nolaz daiteque Jaincoa jaquinsun dela; eta Guciz-Gorac othe du horietaz jaquitate?

12. Huna non bekatore horiec nasaician diren beren mendean, eta aberastasunac bildu dituzte.

13. Eta erran dut: Ariaric gabe garbitu dut beraz ene bihotza, eta garbi direnen artean xahutu ditut escuac;

14. Ecen egun gucian açotatua içan naiz, eta goicetic hasi da ene açurrialdia.

15. Erran baneça: Horrela minçatuco naiz, huna non çorotzat athera neçaqueen çure haurren andana gucia.

16. Uste nuen ardietsico nuela hori nola çaitequeen: bainan lan gaitza nuen aitzinean,

17. Jaincoaren sainduteguian sar nindedien eta eçagut neçan arteo gaixtaguinen akabança.

18. Eguia da horrela eçarri ditutzula beren malçurquerien gatic; goratzen cirenean, eragotzi ditutzu.

19. Nola erori dira inconiamendura? bat-batean iraunguitu dira, beren gaixtaqueria gatic galdu dira.

Psalmoac 72