Psalmoac 72:1-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Asaphen psalmoa.       Jaincoa cein ona den Israelençat, bihotz çuceneco direnençat!

2. Ordean ene oinac kordocatzer, ene urhatsac barraiatzer dira;

3. Ceren, bekatoreen baquea ikusiz, suhartu bainaiz gaixtaguinen gainean;

4. Ez dutelacotz beren heriotzeari beguiratzen, eta indar dutelacotz beren çaurietan.

5. Ez dira guiçonen neketan barne, ez-eta guiçonequin açotatuac.

6. Horren gatic daduzca hampurustasunac, beren tzartasun eta gaixtaqueriac estalcen dituzte.

7. Tzarqueria leku goritic beçala atheratzen çaiote; beren bihotzeco lehiei eman dira.

8. Gaizquia asmatu eta erran dute; goraqui erran dute gaixtaqueria.

9. Ahoa ceruaren contra idequi dute, eta hequien mihiac iragan du lurra.

10. Hargatic ene populua horrat itzulico da; eta egun betheac atzemanen dira hequien baithan.

11. Eta erran du: Nolaz daiteque Jaincoa jaquinsun dela; eta Guciz-Gorac othe du horietaz jaquitate?

12. Huna non bekatore horiec nasaician diren beren mendean, eta aberastasunac bildu dituzte.

Psalmoac 72