1. Asaphen psalmoa. Jaincoa cein ona den Israelençat, bihotz çuceneco direnençat!
2. Ordean ene oinac kordocatzer, ene urhatsac barraiatzer dira;
3. Ceren, bekatoreen baquea ikusiz, suhartu bainaiz gaixtaguinen gainean;
4. Ez dutelacotz beren heriotzeari beguiratzen, eta indar dutelacotz beren çaurietan.
5. Ez dira guiçonen neketan barne, ez-eta guiçonequin açotatuac.
6. Horren gatic daduzca hampurustasunac, beren tzartasun eta gaixtaqueriac estalcen dituzte.
7. Tzarqueria leku goritic beçala atheratzen çaiote; beren bihotzeco lehiei eman dira.
8. Gaizquia asmatu eta erran dute; goraqui erran dute gaixtaqueria.
9. Ahoa ceruaren contra idequi dute, eta hequien mihiac iragan du lurra.
10. Hargatic ene populua horrat itzulico da; eta egun betheac atzemanen dira hequien baithan.