Psalmoac 70:6-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Çure gainean bermatu naiz sorcetic: çu çare ene gueriça ene amaren sabeletic.       Çutaz içanen dira bethi ene cantuac.

7. Sendagaila bat beçala bilhacatu naiz hainitzençat, eta çu çare ene lagunça hazcarra.

8. Ene ahoa laudorioz bethe bedi, çure ospearen cantatzeco, egun gucian çure handitasunaren goresteco.

9. Ez neçaçula hastan ene çaharceco egunetan: ez neçaçula utz, ene indarra ahitzearequin:

10. Ceren ene etsaiec erran baitarotade, eta ene biciari aiher cirenec elkarren artean asmu bat eguin baitute,

11. Ciotelaric: Jaincoac bazterrerat utzi du: jarraic çaquizquiote eta atzeman çaçue, ecen nihor ez da haren atheratzeco.

12. Oi Jaincoa, ez urrun ni ganic; ene Jaincoa, çaude ene laguncera atzarria.

13. Urmaria eta ecezta beitez ene arimaren belçatzera hari direnac: ahalque gorriac estal betza, niri gaitz bilhatzen dabilçanac.

14. Nic berriz, ez dut ene phesquiça utzico behinere, eta laudorioa laudorioaren gainean eçarrico dut çuretzat.

15. Ene ahoac goraqui eçagutaracico du çure çucentasuna: egun gucian cantatuco dut çure lagunça salbagarria.       Nola ez baitut escola jaquitateric, sarthuco naiz Jaunaren bothereetan;

16. Jauna, çu bakarraren çucentasunaz orhoituco naiz.

Psalmoac 70