Psalmoac 7:12-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Jaincoa, juie çucen, indardun eta jasancorra, egun oroz hasarretzen othe da?

13. Haren ganat ez baçarete bihurcen, dardaratuco du bere ezpata; hedatua du bere arrambela, çucendua daduca.

14. Hilceco tresnac hartan xuxenduac ditu; bere gueciac guiçon sucoiençat eguin ditu.

15. Gaixtaguina behartu da bidegabearen eguiteco; oinhaceaz ernaldu da, eta tzarqueriaz erdi.

16. Çuphu bat abiatu eta eguin du, eta berac eguin cilhora da erori.

17. Bere gaixtaqueria bihurturen çaio buruaren gainera; lephora erorico çaio bere tzarqueria.

18. Aithor emanen diot Jaunari bere çucentasunaren arabera, eta canticac cantaturen diozcat Jaun guciz goraren icenari.

Psalmoac 7