1. Azqueneraino, aldatuac içanen direnençat, Dabiden psalmoa.
2. Jaincoa, salba neçaçu, ceren ene arimaraino urac sarthu baitira.
3. Ixtilean barna sarthua naiz, eta ondoric ez da. Itsaso-çabalera heldu naiz eta phesiac itho nau.
4. Oihuca ethendu naiz, erlastu da ene cinçurra; iraunguitu dira ene beguiac ene Jaincoaren iguri nagoelaric.
5. Ariaric gabe gaitzirizcotan hartu nautenac, ene buruco ileac baino usuagotu dira. Ene etsai, bidegabezqui niri jarraiqui direnac, hazcartu dira; hartu ez nuena pagatu dut orduan.
6. Jauna, çuc badaquiçu ene jaquin-escasaren berri, eta ene hutsac etzaizquitzu gordeac.
7. Jauna, armadetaco Jauna, çure iguri daudenac ez beitez ene gainean ahalca. Israelgo Jaincoa, çu bilhatzen çaituztenac ez beitez ene gatic içan ahalquetan eçarriac;
8. Ceren çure gatic jasan baitut laidoa, ahalqueac estali baitu ene beguithartea.
9. Arrotz bilhacatua içan natzaiote erre anaiei, atze ene amaren semeei;
10. Ceren erre nauen çure etchearen alderaco karrac, eta çu laidoztatzen cintuztenen irainac ene gainera erori baitira.
11. Eta ene arima baruraren azpian eçarri dut, eta laidotara bihurtua içan çait.
12. Eta çurdatz bat eçarri dut soinecotzat, eta hequiei irrigarri eguin natzaiote.
13. Athean jarcen cirenac, ene contra minçatzen ciren, eta arno edaten hari cirenec ene gainean cantatzen çuten.
14. Nic ordean, Jauna, çuri igorcen darotzut ene othoitza: orai da, Jaincoa, atseguin duqueçunaren erakusteho ordua. Ençun neçaçu çure urricalmendu handian eta çure hitz salbagarriaren cintasunean.
15. Ixtiletic athera neçaçu, eta ez naiz hondatuco; athera neçaçu gaitzets nautenen escuetaric eta uren çolatic.
16. Ureco phesiac itho ez beneça, çurrumbiloac irets ez beneça, eta putzuco ahoa ez bedi hers ene gainera.
17. Ençun neçaçu, Jauna, ceren onguicoi baita çure urricalcortasuna; beguira çaçu ene gainera çure urricalpen handien arabera.
18. Ez beçaçu aldara çure beguithartea çure cerbitzariaren gainetic; laster ençun neçaçu, ecen hesturan nabila.