7. Harec etche berean egonarazten ditu aztura bereco guiçonac. Harec atheratzen ditu bere indarraz lokarriz hestuac; eta orobat bihurriarena eguiten dutenac, hobietan daudecenac.
8. Oi Jaincoa, çure populuaren aitzinean cinabilçanean, mortua gaindi iragaiten cinenean,
9. Lurra ikaratu cen, eta ceruac urthu ciren Sinaico Jaincoaren aitzinean, Israelgo Jaincoaren aitzinean.
10. Oi Jaincoa, uri goço bat bereci dioçu çure primançari; ahitua cen, bainan çuc sasualdu duçu.
11. Hartan egonen dira çure abereac: Jaincoa, çure eztitasunean hura aphaindu dioçu beharrari.
12. Jaunac indar handirequin solasa emanen diote berri onaren ekarleei.