3. Ençun çaçu ene othoitza: guiçon guciac çure gana ethorrico dira.
4. Gaixtaguinen solasac nausitu dira gure gainean, bainan barkatuco darozquigutzu gure hobenac.
5. Dohatsu hautatu eta hartu duçuna! çure lorioetan içanen du bere egoitza. Çure etcheco onez betheco gare: saindua da çure temploa,
6. Ederresgarria çucentasunez. Ençun gaitzatzu, Jainco gure salbatzailea, lurreco bazter gucien eta itsaso urrunen iguriquitza.
7. Çure indarrean asentatzen ditutzu mendiac, ahalaz jauncia çare,
8. Lazten ditutzu itsasoaren ondarra eta hango uhinen orroa. Çure sendagailec laztuco