1. Azqueneraino, Dabiden psalmoa. Jeremiasen eta Ecequielen cantica desterruco populuari, goaten abiatu cenean.
2. Jaincoa, çuri dagoquioçu Sionen himnoa, eta çuri içanen çaitzu botua bihurtua Jerusalemen.
3. Ençun çaçu ene othoitza: guiçon guciac çure gana ethorrico dira.
4. Gaixtaguinen solasac nausitu dira gure gainean, bainan barkatuco darozquigutzu gure hobenac.
5. Dohatsu hautatu eta hartu duçuna! çure lorioetan içanen du bere egoitza. Çure etcheco onez betheco gare: saindua da çure temploa,