7. Baldin çutaz orhoitzen banaiz ene etzaunçan, çu baithan erabilico dut ene gogoa ordu goiztiarretan,
8. Çu içan çarelacotz ene lagunçailea. Çure hegalen itzalean jaucico da ene bozcarioa:
9. Çuri da iratchiqui ene arima: çure escuinac soincatu nau.
10. Aldiz, alferretan ene etsaiec bilhatu dute ene bicia; luphera jautsico dira;
11. Ezpataren ahoari emanac eta hacerien pusca içanen dira.
12. Erregue berriz, Jaincoaren baithan da bozturen: laudatuac içanen dira hartaz cin eguiten duten guciac, ceren tapatua içan baita tzarqueria-erraileen ahoa.