1. Azqueneraino. Ez deçaçun gal. Dabidec habean iscribatua.
2. Baldin eguiazqui çucentasuna aiphatzen baduçue, çucen erabacaçue, oi guiçonen semeac.
3. Ecen çuen bihotzean tzarqueriac obratzen ditutzue lurraren gainean, eta çuen escuac bidegabe aphaincen hari dira.
4. Bekatoreac sorcetic baztertu dira, amaren sabeletic makur dabilça, gueçurrez minço dira.
5. Hequien errabia suguearena beçala da; iduri du aspic gor eta bere beharriac tapatzen dituenarena;
6. Ceinac ez baitu aditzen xarmatzaileen eta jaquinqui xarmatzen hari den gaizquinaren boça.
7. Jaincoac horçac hautsico daroezte beren ahoan; Jaunac crascatuco ditu lehoinen haguinac.