Psalmoac 49:9-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Ez dut aratcheric çure etchetic hartuco, ez-eta akerric çure arthaldeetaric;

10. Ecen eneac dira oihanetaco abereac oro, mendietan diren aciendac eta idiac.

11. Eçagutzen ditut ceruco hegastin guciac, eta bazterren edertasuna ene escuan da.

12. Gosetzen baninz, ez neçaqueçu çuri erran; ecen lurra alde batetic bercera eta harec daduzcan guciac eneac dira.

13. Cecenquitic janen edo aker-odolic edanen othe dut?

14. Laudoriozco sacrificioa imola çoçu Jaincoari, eta çure botuac bihur çotzu Guciz-Gorari.

Psalmoac 49