7. Adi çaçu, ene populua, minçatzera noha; adi çaçu, Israel, eta lekucotasun atheraco darotzut: ni naiz Jaincoa, çure Jaincoa.
8. Çure sacrificioen gainean ez darotzut jaçarrico; ecen çure holocaustac ene aitzinean dira bethi.
9. Ez dut aratcheric çure etchetic hartuco, ez-eta akerric çure arthaldeetaric;
10. Ecen eneac dira oihanetaco abereac oro, mendietan diren aciendac eta idiac.
11. Eçagutzen ditut ceruco hegastin guciac, eta bazterren edertasuna ene escuan da.
12. Gosetzen baninz, ez neçaqueçu çuri erran; ecen lurra alde batetic bercera eta harec daduzcan guciac eneac dira.
13. Cecenquitic janen edo aker-odolic edanen othe dut?
14. Laudoriozco sacrificioa imola çoçu Jaincoari, eta çure botuac bihur çotzu Guciz-Gorari.
15. Hesturaco egunean niri dei eguidaçu, eta nic atheratuco çaitut, eta çuc ohoratuco nauçu.