Psalmoac 45:3-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Hargatic ez gare icituco, noiz-etare lurra asaldutan içanen baita eta mendiac itsaso-çolara arthiquiac içanen baitira.

4. Hango urec harrabots eguin dute eta nahasiac içan dira, eta mendiac haren indarraz kordocatuac.

5. Hibai bateco gaiac bozten du Jaincoaren hiria; Guciz-Gorac sainduetsi du bere tabernaclea.

6. Jaincoa haren erdian da; ez da kordocatuco; hura goiz-goicetic lagunduco du Jaincoac.

7. Jendaiac nahasiac eta erresumac uzcailiac içan dira: Jaincoac adiaraci du bere minçoa, eta lurra ikaratu da.

Psalmoac 45