4. Jaquiçue ederresgarri eguin duela Jaunac bere saindua. Ençunen nau Jaunac, deihadar eguinen diodanean.
5. Samur çaitezte, eta berautzue bekaturic eguin. Çuen bihotzetan derraçuenaz urriquitan sar çaitezte çuen ohetan.
6. Çucentasuneco sacrificioa eguiçue, eta Jauna baithan iducaçue çuen phesquiça. Ascoc erraten dute: Norc guri erakuts ontasunac?
7. Gure gainean jarria da, Jauna, çure beguitharteco arguiaren arrastoa. Bozcarioa eman dioçu ene bihotzari.
8. Goritu dira oguiaren, arnoaren eta olioaren goçotic.
9. Nic baquean içanen ditut loa eta phausua;
10. Ceren iguriquitza bereci bat eçarri baituçu, Jauna, ene bibotzean.