Psalmoac 39:1-4 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Azqueneraino, Dabidi berari psalmoa.

2. Iguriquiz iguriqui dut Jauna, eta beguiratu du ene gainera.

3. Ençun ditu ene othoitzac, eta atheratu nau erromeseriaco putzutic eta lohizco balsatic.       Ene oinac harriaren gainean jarri, eta ene urhatsac bidatu ditu.

4. Ene ahoan eçarri du cantica berri bat, gure Jaincoaren ospagarri.       Ascoc ikusiren dute, eta beldurrean jarrico dira; eta Jaunaren baithan eçarriren dute beren phesquiça.

Psalmoac 39