16. Prestuac hobe du bere gutia, bekatoreen aberastasun handiac baino;
17. Ceren hautsiac içanen baitira bekatoreen besoac; aldiz, Jaunac sendotzen ditu prestuac.
18. Jaunac badaquizqui nothagabe direnen egunac, eta hequien primançac iraunen du bethi.
19. Ordu gaitzean ez dira ahalcatuac içanen, eta gosetean aseac içanen dira:
20. Ecen bekatoreac galduco dira. Jaunaren etsaiac berriz, behin ohoratuac eta goratuac içan ondoan, guero kea beçala iraunguiz, iraunguiren dira.
21. Bekatoreac mailegatuco du, eta ez du bihurtuco: prestua berriz, urricalduco da, eta emanen du;
22. Ceren Jauna benedicatzen dutenec, lurra içanen baitute primançaz; aldiz hura madaricatzen dutenac, galduco dira.