4. Haren ahoco solasac dira guciac tzarqueria eta jocotria; ez du nahi içan adimenduric onguiaren eguiteco.
5. Bere ohean gaixtaqueriaz alhatu du gogoa; bide tzar gucietan baratu da; malçurqueria berriz, ez du higüindu.
6. Jauna, çure urricalmendua ceruan da, eta çure eguia hedoietaraino da helcen.
7. Çure justicia da Jaincoaren mendiac beçain handia; çure juiamenduac dira lecea beçain barrenac. Jauna, salbatuco ditutzu guiçonac eta abereac;
8. Hala-nola, oi Jaincoa, berhatu baituçu çure urricalmendua. Guiçasemeac aldiz, çure hegalen gueriçan egon dira iguri.
9. Hordituren dira çure etcheco ontasun nasaiez, eta çure gogoen uharrean edaranen ditutzu;
10. Ceren den çure baithan bicitzeco ithurria, eta çure arguian arguia ikusico dugun.
11. Eçagutzen çaituztenen gainera heda çaçu çure urricalmendua, eta bihotz çucenecoac diren gainera çure çucentasuna.