Psalmoac 34:20-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Ecen niri baquezco solasac ematen çarozquidaten; eta beren sephan lurrari minçatuz, cimarku asmatzen hari ciren.      

21. Eta ene gainera idequi dute beren ahoa; erran dute: Ederqui! ederqui! gure beguiec ikusi dute nahi çutena.

22. Ikusi duçu çuc ere, Jauna, ez ixilic egon; Jauna, ni ganic ez guibela.

23. Jaic çaite, Jauna; ene çucenaz jabe çaite; ene Jainco eta ene Jauna, ene alde jar çaite.

24. Çure çucentasunaren arabera juia neçaçu, ene Jainco Jauna, eta ez beitez boz ene gainean.

25. Ez beçate erran beren bihotzetan: Ederqui! ederqui! gure arima. Eta ez beçate erran: Iretsi dugu!

26. Ahalquez gaindituac eta urthuac içan beitez ene gaitzez bozcariatzen direnac.       Ene gainean gaizqui minço direnac ahalque gorritan gueldi beitez.

Psalmoac 34