7. Noharroin hunec deihadar dio eguin, eta ençun du Jaunac, eta atheratu du bere hestura gucietaric.
8. Haren beldur diren gucien ingurura ethorrico da Jaunaren ainguerua, eta atheratuco ditu.
9. Dasta çaçue eta ikusaçue cein goçoa den Jauna: dohatsu guiçona haren baithan bere iguriquitza daducana!
10. Jaunaren beldur içan çaitezte, haren saindu guciac; ecen haren beldur direnec ez dute escasic.
11. Aberatsac behartu eta gosez egon dira; aldiz Jauna bilhatzen dutenec ez dute ontasun escasic içanen batere.
12. Çatozte, haurrac, ençun neçaçue; irakatsiren darotzuet Jaunaren beldurra.
13. Cein da guiçona bici nahi dena, egun onac ikustea maite duena?