11. Aldiz, Jaunaren asmua menderen mendetan badago; haren bihotzeco gogocundeec guiçalditic guiçaldira badiraute.
12. Dohatsu jendaquia ceinaren Jainco baita Jauna! dohatsu bere primançatzat hautatu duen populua!
13. Jaunac beguiratu du cerutic; ikusi ditu guiçaseme guciac.
14. Bere egoitza, aitzinean aphaindutic, lurrean egoten diren gucien gainera eman içan du beguia.
15. Harec bederazca eguin ditu hequien bihotzac; harec eçagutzen ditu hequien eguinça guciac.
16. Erregue bat ez da salbatzen bere indar handiari esquer, eta digante bat ez da salbaturen bere indar gaitzaren bidez.