Psalmoac 32:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Dabiden psalmoa.       Prestuac, Jauna baithan bozcaria çaitezte; guiçon çucenei dihoaquiote laudatzea.

2. Jaunari aithor emoçue guitarraren gainean, canta çatzue haren laudorioac hamar çurdetaco maniurraren gainean.

3. Canta çoçue cantica berri bat, bozcariozco otsequin canta çaçue Jaunaren icena;

4. Ceren çucena baita Jaunaren hitza eta cinac baitira haren eguinça guciac.

5. Maite ditu urricalmendua eta çucentasuna; Jaunaren urricalmenduaz bethea da lurra.

Psalmoac 32