Psalmoac 30:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Azqueneraino, estasioco Dabiden psalmoa.

2. Çure baithan, Jauna, içan dut ene iguriquitza, ez naiz bethi ahalcatua içanen; libra neçaçu çure çucentasunaren arabera.      

3. Ene alderat makur çaçu beharria; laster eguiçu ni hesturatic atheratzera.       Içan çaquizquit Jainco beguirale eta ihes-leku bat, ni salba neçaçunçat;

4. Çu çare alabainan ene indarra eta ihes-lekua, eta çure icenaren gatic bidaturen eta haciren nauçu.

5. Atheraturen nauçu gorde darotedan arte huntaric; ceren çu baitzare ene gueriçatzailea.

6. Çure escuetara bihurcen dut ene arima; berrerosi nauçu, Jauna, eguiazco Jaincoa.

7. Higüin ditutzu gauça huts eta alferretan laket direnac.       Bainan nic Jauna baithan eman dut ene phesquiça;

8. Çure urricalpenean naiz jauciren eta bozturen.       Ene aphaltasunari beguiratu dioçulacotz, hesturetaric atheratu duçu ene arima.

Psalmoac 30