Psalmoac 28:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Dabiden psalmoa tabernaclea akabatu ceneco.       Jaunari ekar çotzuete, oi Jaincoaren umeac, Jaunari ekar çotzuete aharien umeac.

2. Jaunari ekar çoçue ospe eta ohore; Jaunari ekar çoçue bere icenaren ospea; adora çaçue Jauna bere lorio sainduan.

3. Jaunaren minçoa ençun da uren gainean; ospezco Jaincoac ihurçuria carrascaraci du; Jauna uren hedaduraren gainean da.

4. Indar du Jaunaren minçoac; ederresgarri da Jaunaren minçoa.

5. Jaunaren minçoac phorroscatzen ditu cedroac; Jaunac phorroscaturen ditu Libango cedroac.

6. Xehacaturen ditu hala-nola Libango aratchea, hala-nola licornaren ume maitea.

7. Jaunaren minçoac urratzen du sugarra;

8. Jaunaren minçoac ikaratzen du mortua; Jaunac iharrosiren du Cadesgo mortua,

Psalmoac 28