Psalmoac 26:6-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Harriaren gainean alchatu nau; eta orai ene burua ene etsaien gainetic goratu du.       Inguruca ibili naiz, eta haren tabernaclean imolatu dut deihadarreco bitima: cantatuco dut eta psalmoac erranen diozcat Jaunari.

7. Jauna, adi çatzu çu ganat eguiten ditudan oihuac, eta ençun neçaçu.

8. Ene bihotza minçatu çaitzu, ene beguitharteac bilhatu çaitu: bilhaturen dut, Jauna, çure beguithartea.

9. Ez biaçaçu ene ganic aldara çure beguithartea; ez beçaite çure hasarrean aldara çure cerbitzaria ganic.       Içan çaite ene lagunçaile, ez beneçaçu bazterrerat utz, ez-eta arbuia, oi ene Jainco salbagarria.

10. Alabainan utzi naute ene ait-amec; Jaunac ordean hartu nau.

11. Çure bidean, Jauna, emadaçu çure leguea; eta ene etsaien aria gatic, bida neçaçu bidexca çucenean.

12. Ez beneçaçu arthic hestutzen nautenen escuetara; ecen gueçurrezco lekucoac ene contra jaiqui dira, eta gaixtaqueriac bere burua du gueçurtatu.

Psalmoac 26