Psalmoac 26:4-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Gauça bat galdatu diot Jaunari, eta bilhaturen dut ongui; hura da ene bicitzeco egun oroz Jaunaren etchean egotea,       Ikus detzadan Jaunaren goçoac, eta ene beguiz ikusca deçadan haren temploa.

5. Alabainan bere tabernaclean gorde içan nau; eta asturugaitzetaco egunean, bere tabernacle xokoan maldatu nau.

6. Harriaren gainean alchatu nau; eta orai ene burua ene etsaien gainetic goratu du.       Inguruca ibili naiz, eta haren tabernaclean imolatu dut deihadarreco bitima: cantatuco dut eta psalmoac erranen diozcat Jaunari.

7. Jauna, adi çatzu çu ganat eguiten ditudan oihuac, eta ençun neçaçu.

8. Ene bihotza minçatu çaitzu, ene beguitharteac bilhatu çaitu: bilhaturen dut, Jauna, çure beguithartea.

9. Ez biaçaçu ene ganic aldara çure beguithartea; ez beçaite çure hasarrean aldara çure cerbitzaria ganic.       Içan çaite ene lagunçaile, ez beneçaçu bazterrerat utz, ez-eta arbuia, oi ene Jainco salbagarria.

Psalmoac 26