17. Alabainan çakur-mulço batec inguratu nau; malçurquerian dabilçanen batzarrac sethiatu nau. Cilhatu dituzte ene escuac eta ene oinac;
18. kondatu dituzte ene heçur guciac, Beguiztatu eta ikartu naute;
19. Beren artean çathitu dituzte ene soinecoac, eta ene gaineco soina çortera arthiqui dute.
20. Bainan çuc, Jauna, ez beçadaçu urrunt çure lagunça; ene çainceari eguiçu.
21. Athera çaçu ene arima marrauçaren azpitic, ene arima çurça çakurraren menetic.
22. Itzur neçaçu lehoinaren ahotic; ene aphaltasuna beguira çaçu licornaren adarretaric.
23. Eçagutaracico diotet ene anaiei çure icena, eta baldarnaren erdian laudaturen çaitut.
24. Jaunaren beldur çareten guciac, hura lauda çaçue; Jacoben iraulguico guciec ospa çaçue.
25. Israelen odoleco guciac haren beldur içan beitez, ez duelacotz erdeinatu, ez arbuiatu beharraren othoitza; Ez duelacotz ene ganic aldaratu bere beguithartea; eta ençun nauelacotz oihu eguin diodanean.
26. Çure baithan içanen da ene laudorioa baldarna handian; betheco ditut ene botuac Jaunaren beldur direnen aitzinean.
27. Beharrec janen dute, eta aseco dira; laudatuco dute Jauna hura bilhatzen dutenec; hequien bihotzac menderen mendetan bicico dira.
28. Lurreco eremu guciac orhoituren dira, eta Jauna gana dira bihurturen. Eta jendaietaco familia guciac adoratzen jarrico dira haren aitzinean;
29. Ceren Jaunarena baita erreguetasuna, eta bera içanen da jendaqui gucien jaun.
30. Jan dute lurreco handiec eta adoratu dute Jauna; haren aitzinera erorico dira lurrera jausten diren guciac.
31. Eta ene arima harençat bicico da, eta ene ondoregoac cerbitzaturen du.
32. Ethorcecoa den iraulgui bat eçagutaracico du Jaunac; ceruec sorcecoa den populu Jaunac eguinari eçagutaraciren diote haren çucentasuna.